Skip to content
Words Without Borders is one of the inaugural Whiting Literary Magazine Prize winners!
from the May 2017 issue

Oroitzapen bat

Kontuz ibiltzeko esaten ziguten, pittin bat deskuidatu orduko gizonek gauza txarrak egingo zizkigutela. Abisu horrek estoldetako ura zeukan bere soinuan, zikina zen zerbait, eta iluna, basoko bidezidorrak bezalakoa. Hala ere, gure ahoetan pausatzen uzten genion, arroztasunaren likistasuna sentitzeko.

Atarietan, bonbilla mengelen azpian etzanda, ipurmamiak zeharkatzen zizkigun harlauzen gogortasun hotzak, eta hankak estutzen genituen bata bestearen kontra, perla arrosaren distira aurkitzeko. Paparreko lapak aztertzen genituen. Koilaratxoak miazkatzen.

Jarraian, galtzerdi zuriak altxatu eta arineketan abiatzen ginen kalez kale, eskolako liburu-zorroa airean. Gure belaunak uso fidaberak ziren; ileko txoriak, amu desiraz beteak.

Eta ez genuen txintik esaten. Egunei joaten uzten genien, besterik ez, etor zedin adina inori gu ukitzen uztekoa.

Read more from the May 2017 issue
Like what you read? Help WWB bring you the best new writing from around the world.